...

#Seguimos

Krisi honetan zaurgarritasun handiena jasaten ari diren pertsonen alboan #jarraitzendugu Jesusen Lagundian. Zurekin lanean #jarraitzendugu lehendik ere bageunden alorretan eragin handiagoa izanaz. Espainian Jesuitekin zerikusia duten laneko arlo eta sektoreetan indarrak batu ditugu, krisi sozial eta ekonomiko honetan bazterkeria bizi duten milaka pertsonari lagun egin ahal izateko. Bizimodu duina eraikitzeko lanean ari gara, etorkizunera irekitako bizimodua nahi dugu, inor atzean utziko ez duena.

Nor gara?

Covid-19aren pandemia globalak eragin berezia du pertsonarik zaurgarrienengan. Une honetako egoera konplexuaren ondorioz, milaka pertsona pobreziaren bidean, desberdintasunen bidean eta gizartetik kanpora daraman bidean daude. Egoera hau kontuan izanda, Jesusen Lagundiak, obrek, instituzioek eta elkarteek lanean #jarraitzendugu, beharrik handieneko talde eta pertsonak artatzeko. Zehatz esateko, hiru arlo handitan areagotu dugu gure jarduna:

  • Premiazko laguntzaren arloan, oinarrizko beharrak artatzeko (elikagaiak, etxebizitza eta osasuna).
  • Lagun egin hezkuntza alorrean (eskola-errefortzua eta arrakala digitala), psiko-sozialean (harrera eta orientazioa, arreta juridikoa eta trebakuntza) eta lan-munduan sartzeko arloan (prestakuntza, orientazioa eta lan-munduan sartzea).
  • Nazioarteko lankidetzaren alorrean; krisiaren ondorioak mundu osoan jasan arren, munduko hainbat tokitan krisi horri aurre egiteko bitarteko gutxi dute eta aurre egiten lagundu nahi diegu Jesusen Lagundiko obrei.

Lagun egiten #jarraitzendugu

Pertsonarik zaurgarrienengan eragina duen desberdintasun sozialaren arrakala txikitu dadin.

Hezten #jarraitzendugu

Milaka haur, nerabe eta gaztek ikasten jarraitu ahal dezaten eta bidezko etorkizunaren motor izan daitezen.

Eraldatzen #jarraitzendugu

Baldintza duinik gabeko milaka pertsonek aurrera egin ahal dezaten dauden tokian daudela.

Azken berriak

Jesusen Lagundiko #Jarraitzendugu ekimenean egiten ari garen lanari buruzko informazio eguneratua duzu hemen:

Alacanten, Nazaret gizarte-ekintzako 90 familiak #JarraitzenDugu ekimenaren babesa jaso dute

Alacanten, Nazaret gizarte-ekintzako 90 familiak #JarraitzenDugu ekimenaren babesa jaso dute

Nazaret, Alacanten, gizarte-bazterketako arriskuan dauden haur, gazte eta familiak artatzen…

Jarraitu irakurtzen
Larrialdiari erantzuteko nazioarteko proiektua

Larrialdiari erantzuteko nazioarteko proiektua

#JarraitzenDugu kanpainak lanean darrai, COVID-19aren pandemiaren ondoriozko krisiari aurre egiteko…

Jarraitu irakurtzen
Proyectos de acogida a mujeres impulsados por #Seguimos

Proyectos de acogida a mujeres impulsados por #Seguimos

Entre los más de 30 proyectos que apoya la campaña…

Jarraitu irakurtzen