...

#Jarraitzendugu proiektua Jesusen Lagundiko obra, sektore, plataforma, instituzio, elkarte eta taldeen baterako ahalegina da, krisi honetan pertsonarik eta talderik zaurgarrienei lagun egiten jarraitu ahal izateko. Justiziaren alde daukagun konpromisoarekin jarraitzeko deia, lankidetzan egindako lana eta elkarrekin egindako ahalegina baitira pandemiari eta honen ondorioei aurre egiteko estrategiarik onenak. Orain inoiz baino gehiago jarraitu nahi dugu lanean, beharrik handieneko pertsonen ondoan egoteko.

Compañía de Jesus

HEZKUNTZA

Haurrak eta gazteak trebatu ikastetxe eta unibertsitateetan, etorkizunean beraien buruen eta inguruaren ardura izan dezaten eta mundu bidezkoagoa eraiki.

SOZIALA

Pertsona eta talderik zaurgarrienei lagun egin, zerbitzatu eta defendatu, hiru arlotan justizia soziala lortzeko: nazioarteko lankidetzan, migrazioetan eta haur eta gazteen arloan.

PASTORALA

Jainkoaren aurpegia erakutsi munduari eta lagun egiteko eta pertsona eta elkarteen fedea sustatzeko guneak sortu, fedetik bizi eta hazteko.

#Seguimos

Gure beharrik handiena dutenean, zure beharrik handiena dugu.